XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Joaten nintzan Euskal-Jai izeneko frontoira, eta antxen ikusten nituan iru partidu, eta arratsalde ederra pasa eta berriz ere ospitalera illunabarrean.

Garaiz xamar afaltzen genduan, eta gero kartetan edo jokuan jarduten giñan, beste batzuetan radioa entzuten, eta gero lotara.

Pamplona-ra etorri eta andik denbora puska batera, egun batez pozez txoraturik zebiltzala ikusten giñun ospitaleko medikuak, pratikanteak, monjak eta gañerako danak.

Nik galdetu nion salako monjari.

Lendik ere bagendakigun, radioak esanaz.

Bilbao inguruan zebiltzala gure soldaduak, bañan nere barrenak eman zidan buelta ederra ori entzun nuanean.

Radioak eta periodikuak esaten zuten prisionero asko egin zutela Bilbao-n sartu ziranean.